lunes, 2 de noviembre de 2009

HEDWING AND THE ANGRY INCH



Pelikula interesgarria, ostegunean proiektatutakoa. Hollywood-eko zinema konbentzionaletik ihes egiten duen istorioa, pertsonaia berezi baten bizipen eta sentimenduak azalaratzeo. Gainera eskertu egiten da musika onaz lagunduta ikuslea pelikulan murgiltzen laguntzea.

Bestalde, ez nuen ulertu arkitekturarekin zuen lotura. Ez dakit ea ez loturarik zuen edo ez nuen jain ikusten.

Orokorrean, aberasgarria den filma, hainbat gairen inguruan beste ikuspegi bat eman diezagukena eta erakusten diguna pertsonen askatasun osoaren bidean asko falta dela oraindik ere helmugara iristeko.

EL CIELO SOBRE BERLIN




Ostiraletan proiektatutako pelikula hau ez zitzaidan batere gustatu. Istorioak zuku gehiago eskeintzen du pelikulak ateratzen diona baino. Teorian oso istorio gizatiarra da, baina ez du ikuslea kontagiatzen aingeruaren sentimendu kontrajarrietaz eta ondorioz oso astuna gertatzen da. Berriro ez ikusteko pelikula.